
ANTOLATZAILEA:
LAGUNTZAILEA:
MINTZALDIA
SAN TELMO MUSEOA AUDITORIUMA · DONOSTIA
2016ko APIRILAren 13a · 19:00 (19:00-21:00)
Sarrera librea · frantsesez · gaztelaniaz · euskara
jauzarrea@gmail.com
INNUAK NITASSINANGO LEHEN NAZIOAK
CANADAKO BESTE HISTORIA BAT
EUSKALDUNAK ETA LEHEN NAZIOAK
KANATA
"2016ko Apirilean, JAUZARREAK (euskal kulturaren azterketa eta zabalkunderako funtsa)
Euskal Herrira etortzeko gonbitea egin zigun, eta bertan lau hitzaldi
eman ditugu Kanatako (Canada) Nitassinaneko Innu Nazioari buruz.
Iruinean, Donostian, Hernanin eta Bilbon eman ditugu hitzaldiak.
Gau batean, nahiko berandu, Donostiatik Arraiozera itzultzean,
Jauzarreko laguntzaile direnen etxera iritxi ginen, mahia prest-prest zaukatela.
Beraiek, Iosune eta Jose Luis, JAUZARREAK, euskaldunen eta lehendabiziko Kanatako Nazioen
arteko harremanei buruz antolatzen dituen hitzaldietako ohizko entzuleak dira.
Afal ondoren, harrigarrizko postre bat eman ziguten, eta postre hori,
Xabier Leteren abestia entzutea izan zen, afaldu genuen sukalde berean.
Arraiozko Karrikaburu etxean
Esker aunitz
Alexandre Bacon
Abestiaren izenburua: Xalbadorren heriotzean (Urepeleko artzaina)
Hitz eta doinua: Xabier Leterenak dira.
Abestu dutenak: Iosune Makibar Urizar eta Jose Luis Karrikaburu Karrikaburu.
Baztan haraneko Arriozko herrian. Nafarroa. Euskal Herria."
Alexandre Bacon aborigenei dagozkien kontu ororen zale amorratua da. Innua da,
Mashteuiatsh-eko komunitatekoa, haiek berek Piékuagami esaten dioten aintziran,
hau da, aintzira barea edo geldia (frantsesez St-Jean).
Gizarte eta politika arloetan buru-belarri engaiaturik,
aborigenen erakunde batzuetako aholkulari estrategikoa da.
Bacon jaunak aldian behin ematen ditu hitzaldiak,
Lehen Nazioen gai eta afera historikoak, lege arlokoak eta politikoa ezagutzera emateko
Milaka urtean, Innuek beren sorterriko aberastasun guztiak babestu eta ohoratu egin zituzten.
Kolonizazio frantsesak eta britainiarrak, ordea, Historia errotik behartu zuten, eta horrek eraginda,
Innuak eskubiderik gabe gelditu ziren, beren betiko bizimoldeak galarazita.
Gainera, toki finkoan bizitzera behartu zituzten, eta eskolen bidez, “indiarra haurraren buruan hil zuten”,
Kanadako Gobernuak umeak eskolatu zituenean.
Gaur egun, Innuak politika horiek guztiak zuzentzeko ahaleginean ari dira.
OREINA URKIAN KANATA
JAUZARREAk bultzatu eta antolatzen du OREINA URKIAN KANATA programa; proiektu multidiziplinar honen helburua
euskaldunek Ipar Amerikako ipar-ekialdeko Lehen Nazioekin izandako harremanak jendartean zabaldu eta ezagutaraztea da;
nazio horiek ipar-ekialdeko basoen eremu geografikoan daude: mendebaldetik ekialdera, Aintzira Handien eskualdetik
San Lorenzo ibaiaren estuarioraino bere hedadura guztian, eta iparretik hegora, artikotik Labrador eta Ungava badiaren iparraldetik
Amerikako Estatu Batuetako New England-eko egungo estatuetaraino.
Programa honek KANATA lurraldearen historiaren ikuspegia ematen du Ipar Atlantikoko bi aldeetako indigenen ikuspegitik:
Ipar Amerikako ipar-ekialdeko Lehen Nazioak eta Europako Itsasertz Atlantikoko Lehen Euskal Nazioa.
Alde batetik, berauen azken 700 urteko harremanen historia eguneratzea.
Bestetik, duela 20.000 urte inguru eskualde hartan izandako populatze goiztiarra argitzea.
Bi alderdiak lan bateratu batean aurkeztuko dira: liburu gisa zabalkunderako, eta corpus multidiziplinar gisa,
erabilera libreko datu-base batean integratuta. 70 espezialista (antropologoak, arkeologoak, genetistak, biologoak, fisikoak,
klimatologoak, historialariak, idazleak, folkloristak, ahozko transmititzaileak, buruzagi tradizionalak, hizkuntzalariak,
artista plastikoak, lanbide tradizionaletan adituak…) ari dira lanean informazioa prest izateko 2018an.