ERROMATARREN AURREKO BASKOIEN GARAITIK NAFARROAKO ERRESUMARA

2014ko Maiatzaren 16a, Ostirala - 08:00etik 2014ko Maiatzaren 17a, Larunbata - 19:45era

Izena emateko epea itxita

ATLANTIAR - ERROMATARREN AURREKO BASKOIEN GARAITIK NAFARROAKO ERRESUMARA

Euskal Herria –hau da, egun euskaraz mintzatzen den jendearen lurraldea– Euskal Aterpearen bihotzean egon izanari esker, bizirik iraun zuten duela 45.000 urte (Goi Paleolitoa) iritsitako giza taldeen ondorengoek, eta garai hartako antzinako aro batean hasitako mintzaira erabiltzen dute.

Indoeuroparrak duela 7.000-5.000 urte boladaka iristearekin batera, galdera jakingarriak daude mahai gainean; esaterako, Mendebaldetik etorritako Zelten eta haien hizkuntzaren sorreraren inguruan eta nola zabaldu zen hizkuntza hura (zeltera) Europan barrena –kontuan hartuz Bizkaiko Golkoan euskaldunekin izaniko harremana–.

Saldoka iritsitako kultura berriak Paleolitotik finkatutako jendearen kulturari gainjarri zitzaizkion, baina Europako Mendebalde osoan iraun zuten leinu genetikoek eta hasierako kultura bateratuaren toponimiak; substratu baskonikoan, hain zuzen.

Animaliak heztea eta lurra lantzea Paleolitoaren bukaeran ehiztari-biltzaileen gizarte hartan jada garatua zegoen kulturaren parte ziren; baina nahitaezko trantsizio batera egokitua, naturak ezarritako baldintzen eraginez.

Erromatar Inperioak gurean utzitako aztarna materiala erregistro kronologiko egokia da gure arbasoen historia berreraikitzeko.

Baskoiak hainbat lurraldez osaturiko espazio batean antolatu ziren Antzinaro Berantiarrean, eta handik Wasconia sortu eta V. mendean iritsitako herrien erasoei aurre egin zieten: hots, hegoaldean finkatutako bisigodoei eta iparraldeko frankoei.

Euskaldunek 778an Karlomagnoren armada azpiratu ondoren, Iruñeko erresuma sortu zen, eta gero, Nafarroakoa. Auzokide ahaltsuen erasoengatik lurraldeak galdu bazituen ere, denboraren joanean iraun zuen, harik eta 1512an Nafarroako azken lurralde penintsularraren inbasioa gertatu zen arte. Erresuma, orduan, bortuz iparraldeko lurraldeetara mugatua gelditu zen.

Euskarak milaka eta milaka urtean iraun zuen, haren erabileraren lurraldea arian-arian murriztu bazen ere, baina bizirik iraun zuen kanpotik iritsitako hizkuntza guztien artetik; kanpoko hizkuntza horiek, dena den, euskararekin batera mintzatzen omen ziren beste mintzaira batzuk iraungi zituzten. Euskalkiak sortu eta gaur eguneraino iritsi dira.

Euskal ontzigintzaren teknologia ederki ageri da 1465ean Newport-en (Gales) hondoratutako itsasontzian. Teknologia horri esker, litekeena da Atlantikoan barrena esplorazioak aspaldian egin izana: esaterako, Ipar Amerikako ekialdeko kostaldea jo izana.

Zenbait agiritan jasoa dago euskal baleontzi eta bakailao-ontziak Ternuara iritsi zirela: 1372 (Figuier, XIX. mendeko frantses autorea); beste batzuetan, berriz, erraten da euskal larru-tratulariak Kanadan ibili zirela, 1342koa Ingalaterra (horrek 1292ra arte eramanen gintuzke, aipatu merkataritzaren hasiera latitude haietan ahalbidetzeko, ikerlariek dioten bezala).

Parisko artxiboko agiri batzuek berresten dute euskaldunak beren teknologiarekin ibili zirela San Laurendi ibaian XVI. mendearen hasieran.

Nafarroako euskal estatuak murriztua iraun zuen bizirik, osatzen ari zen Europa hartan.

EGITARAUA

Ostirala, 2014ko maiatzaren 16a.

08:00: Dokumentazioa jasotzea.

09:00: Biltzarraren Aurkezpena eta Hasiera.

09:10: MIXEL ETXEKOPAR.
Lur garaietako soinua.

09:25 Aurkezpena. ATLANTIAR proiektua.
XABI OTERO.
JAUZARREA euskal kulturaren azterketa eta zabalkunderako funtsa.
Arraiotz. Nafarroa. Euskal Herria.

09:40: Hizkuntza indoeuroparrak eta tokiko hizkuntzak Historiaurrearen bukaeran; zelteraren sorrera.
JOHN KOCH dokt.
Ikaskuntza Zelten hizkuntzalari eta ikerlaria.
Prifysgol Cymru / Galeseko Unibertsitatea.
Galeseraren eta Zelteraren Azterketa Aurreratuen Zentroa.
Galeseko Liburutegi Nazionala.
Cymru / Gales.

10:20: Atsedenaldia, ordu erdia.

Baskunes txanpon-etxeko denarioa.
Iruñetik hurbil.
(K.a. II.-I. mendeak).

Itsasontzi zeltaren eredua, K.a. I. mendea. Errotzate

Leinu genetikoek bere horretan diraute kultura berrien ekarpenen gainetik Europako Ertz Atlantikoan Gipuzkoa, beirazko kontua eta ezkila-formako zeramika

10:50: Hasierako leinu genetikoen iraupena jende berriaren ekarpenaren aurrean Europako Ertz Atlantikoan.
STEPHEN OPPENHEIMER dokt.
Antropologia Kognitibo eta Ebolutiboaren Institutua.
Antropologia Eskola eta Etnografia Museoa.
Oxfordeko Unibertsitatea. Ingalaterra.

11:30: Substratu baskonikoa Erdialdeko Europan:
ekonomiak toponimian utzitako isla.

THEO VENNEMANN dokt. Hizkuntzalaria.
Ludwig-Maximilian Unibertsitatea. Munich. Alemania.

12:10: Etimologia baskonikoak, ikuspegi (aurre-)historikoaren argitan.
GEORG BOSSONG dokt. Hizkuntzalaria.
Zuricheko Unibertsitatea. Suitza

12:50: Artzaintzaren eta nekazaritzaren lehen
zantzuak Euskal Herrian.

FERMIN LEIZAOLA. Etnografoa.
Aranzadi Zientzia Elkartea.
Donostia. Gipuzkoa. Euskal Herria.

Kaikua

13:10: Atsedenaldia bazkarirako, ordu eta erdia.

14:40: Baskoiak eta Erromatarrak, Euskal Herriko historia K.a I. mendetik
K.o. V. mendera: hurbilketa bat.

MERTXE URTEAGA dokt. Historialaria. Arkeologoa.
OIASSO Erromatar Museoa. ARKEOLAN Fundazioa.
Irun. Gipuzkoa. Euskal Herria.

Aureoa

Urkulu, Aezkoa, Euskal Pirinioak, K.a. I. mendea. Erromatar soldaduak (K.o. I. mendea).

15:15: Espazioaren antolaketa, baskoien eta haien auzokideen lurraldeak.
Antzinaro berantiarra, frankoak eta bisigodoak.

MIKEL POZO. Historialaria. UPV/EHU.
Gasteizko Campusa. Euskal Herria.

15:40: Euskaldun guztiak erresuma piriniarraren baitan.
Nafarroako Erresuma, euskal estatua Europan.

AITOR PESCADOR irak. Historialaria.
Aranzadi Zientzia Elkartea.
Donostia. Gipuzkoa.
País Vasco. Euskal Herria.

XIII. mendeko zaldun Nafarra

16:15: Newporteko itsasontzia, XV. mendekoa:
euskal ontzigintza eta merkataritza Atlantikoa.

NIGEL NAYLING dokt. Arkeologoa.
Prifysgol Cymru / Galeseko Unibertsitatea.
Y Drindod Dewi Sant/Trinity Saint David.
Arkeologia, Historia eta Antropologia Eskola.
Lampeter, Ceredigion, Cymru/Gales.

16:45: Nafarroako Erresuma Gaztelako
eta Aragoiko koroek
haren lurralde penintsularra
inbaditzearen aurrean.

PEIO MONTEANO dokt.
Historialaria. Nafarroako Errege
Artxibo Nagusia.
Iruña. Nafarroa. Euskal Herria.

Newporteko itsasontzia, 1465ean hondoratua Nafar kasketa,
XIV.-XV. mendeak.

17:05 15 minutuko atsedenaldia.

Nafarroako erregina Joana II.aren lakrezko zigilua. 1329.

17:20: Euskararen bilakaera Erdi Aroan.
Hizkuntzaren espazioak Nafarroako Erresumaren
inbasioaren ondoren.

KOLDO ZUAZO dokt. Hizkuntzalaria.
UPV/EHU. Gasteizko Campusa. Euskal Herria.

17:45: Euskaldunen presentzia goiztiarra San Laurendi
ibaiaren estuarioan eta Kanadan.

LAURIER TURGEON dokt. Antropologoa.
Etnologia Ondarearen Ikerketa Katedrako zuzendaria
Kanadan. Antropologia Multimediaren Ikerketa
Laborategiko zuzendaria.
Lavaleko Unibertsitatea. Quebec.

18:30: 15 minutuko atsedenaldia.

18:45: Hizlariendako galderak. Solasaldia.

19:45: Biltzarraren bukaera.

San Juan ontzia, 1565ean hondoratua. Red Bay-en, Labrador.

Aldi bereko itzulpena: euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa.

Batzorde Zientifiko Antolatzailea:

STEPHEN OPPENHEIMER. Oxfordeko Unibertsitatea, Ingalaterra.
THEO VENNEMANN. Ludwig-Maximiliam Unibertsitatea. Munich. Alemania.
LAURIER TURGEON.Lavaleko Unibertsitatea. Quebec.
XABI OTERO. JAUZARREA euskal kulturaren azterketa eta zabalkunderako funtsa.
Arraioz. Nafarroa, Euskal Herria.