GURE JANTZIAK MIARRITZEKO MARITZULI KONPAINIAK EGINDAKO JANTZIAK
Claude Iruretagoyena eta Jon Olazcuaga (Maritzuli Konpainia) dantzari, koreografo, ikertzaile, diseinatzaile eta jostun dira. Ane Albisuri esker ezagutu genituen Claude eta Jon, Anek zuzendu gintuen haiengana, izan ere, Ane euskal jantzien aditu bat da.
JAUZARREAREN UNAMA´KI-LOUISBOURG PROIEKTUA EUSKADI IRRATIKO FAKTORIA SAIOAN
Amets Aranguren eta Mirari Loiarte Euskadi Irratian egon dira gaur Jauzarreak Parks Canada eta CBU (Cape Breton University) erakundeekin batean 2019ko udarako sortu duen “Unama´ki – Louisbourg” proiektua azaltzen. Uztaila eta Abuztuan zehar euskal kultura bizirik egonen da Louisbourgeko Gotorlekua Historiagune Nazionalean.
Eddy Kennedyrekin egon gara Maritzuli Konpainiaren lantegian, Miarritzen, Claude Iruretagoiena eta Jon Olazkuagarekin, aurten udan, Uztaila eta Abuztuan, Jauzarreak Parks Canada eta Cape Breton University CBU erakundeekin sortu duten programan parte hartuko duten bi ikasleen –Mirari eta Amets- jantzien frogetan. Mirari eta Amets Ekainaren bukaera aldera elkartuko dira honek Louisbourgen zuzentzen duen 120 laguneko taldearekin.