WILLIAM W. FITZHUGH DOKTOREAK (SMITHSONIAN INSTITUTION) LOUISBOURGEKO EUSKAL IKASLEAK BIXITATU DITU
William W. Fitzhugh doktorea antropologo eta arkeologoa da. Artikoko Ikasketen Zentruko zuzendaria, Arkeologia Departamentuko arduraduna, eta Smithsonian Institutioneko Historia Naturaleko Museo Nazionalaren bilduma Kontserbatzaile, Washington D.C. hirian (USA).
Unama´ki (Cape Breton Uhartea) lurraldetik igaro da bere indusketa kanpainara bidean; Québeceko Ipar Kosta Beherean dagoen Petit Mécatinako euskal-inuit asentamentua. Eta Louisbourgeko Gotorlekua bixitatu du. Jauzarrearen hurbileko kolaboratzaile honek honako oharra igorri digu blogerako.
"Biziki ongi pasatu nuen Eddi Kennedy eta uda honetan Louisbourgen lanean ari diren bi neska euskaldunak berriz ikusi nituelarik. Energiaz beterik dauden bi dama xarmant! Solasaldi ederra izan genuen. Nesken jantziak ikusgarriak ziren. Urrian ikusiko ditut berriz, agian!
Gune historikoko kolekzio arkeologikoetara ere arras bixita interesgarria egin nuen."
Eddy Kennedy edukien eta Bixitarien Esperientziaren Hedapenerako Programa Zuzendari da Louisbourg Gotorlekuko Gune Historiko Nazionalean. Parks Canada. Nova Scotia.
Su referencia a volver a encontrarse con las "damas rebosantes de energía" es porque será uno de los ponentes en nuestro próximo congreso de .
“Energiaz gainezka dauden” andereekin berriz egoteko aipua, hurrengo Urriko gure ATLANTIAR kongresuan ponenteetako bat izango delako da.
Mirari eta Amets. Louisbourgeko Gotorlekua. Argazkia © William W. Fitzhugh.