Dennis maitea,
Beti izango zara funtsezkoa gure historian. Bizkaiko Golgoko mendietako lurraren, zure lurraren, Ama-Lurraren bizi-indarra zara. Hain beste maite zenuen Paleolitikoko zure arbasoen arrastoa. Eskerrak zuri eta Pegiri, Brucerekin batera, eman baidiguzue gaurko euskaldunoi gure iragaren begiradarik sakonena. Historiaren urrunaren narrazioan kokatu gaituzue eta bere iluntasuna argitu duzue. Eskerrik aunitz bihotzez.
2019ko apirilaren 24ean zendu da Dennis Stanford gure lagun maitea. Pegi une oro bere ondoan egon da Georgetown University Hospital-ean, Washintgon-go Capitol Hill-go bere etxetik hurbil. Berarekin batera Smithsonian-go bere adiskideak eta lagunak. Jauzarreatik gure maitasun eta sostengua. Gugan bego.
JAUZARREA