ASTEAREN ANTOLAKETA

%user(r)en irudia

ASTEAREN ANTOLAKETA

KLASEAK CBU-N

Mirarik eta biok astelehen zein astearte goizak pasatzen ditugu unibertsitatean, egiten ari garen kurtsoko klaseetan.

Astelehenean, astelehenero bezala, Erna pasa zen etxetik, gure eske. Oso gisakoa da. Erna MacLeod unibertsitateko gure irakasleetako bat da eta gurekiko oso adi egoten da: kurtsoa interesgarri zaigunez, gustora gaudenez… eta noski bagaudela! Klaseak oso interesgarriak dira. Astelehenetan irakasleekin geratu ohi gara hizketan CBU-n bertan.

KLASEEN GEHIGARRI DIREN IRTEERAK
Highland Village bisitatu genuen astearten, aurreko eguneko klasean, astelehenean, kultura gaelikoan murgiltzen hasi baikinen. Zinez interesgarria izan zen bisita eta kritikoki aritu ginen klasean gai zehatz baten inguruan hizketan: egiazki, dena kontatzen al da museoetan? Denarekin esan nahi dut historiari buruzko dena. Unama’ki-n (edo Cape Breton irlan) Mi’kmaq-ekin izan zen harremana, adibidez.

Kayakean lakuan barna.

JAI EGUNA
Asteazkena dugu jai eguna, gure aferak eta apunteak txukundu eta Martarekin eta bere lanarekin kontrastatzeko erabiltzen duguna, besteak beste. Egun honetan bertan luzatzen digute gonbitea astero Christianek eta Eddyk haien etxera joan eta ingurua zertxobait hobe ezagutzeko.

GOTORLEKUKO EGUNAK
Gainontzeko lau egunetan Louisbourgeko Gotorlekuan aritzen gara, ostegunetik igandera, non, 5 ordu ematen ditugun egunean gure roletan sarturik. Egunaren arabera gauza bat ala beste egiten dugu, betiere bisitarieri euskal kulturaren bisaia desberdinak erakutsiz, hala nola, musika, jantziak edota historia.

Mirari et Amets Gotorlekutik kanpo dagoen euren etxearen parean. DesRoches etxea, Baionako arrantzaleen etxea. Argazkia © Parks Canada.

MARTA

Martak beste egun batzuetan izaten du klase unibertsitatean, Eskola Erresidentzialen inguruan egiten ari den proiektu zehatza dela eta. Eskola erresidentzialak XIX. mendean sorturiko eskolak dira, XX. mendearen bukaera arte indarrean egon direnak. Hauen helburu nagusia haur indigenek kultura ingeles zein frantsesa barneratzea zen, euren jatorrizko hizkuntzan aritzea edota euren komunitatearen ohiturak praktikan jartzea erabat debekaturik zuten artean. Martak gurekin egiten ditu txangoak batzuetan.