JAUZARREAREN UNAMA´KI-LOUISBOURG PROIEKTUA EUSKADI IRRATIKO FAKTORIA SAIOAN
Amets Aranguren eta Mirari Loiarte Euskadi Irratian egon dira gaur Jauzarreak Parks Canada eta CBU (Cape Breton University) erakundeekin batean 2019ko udarako sortu duen “Unama´ki – Louisbourg” proiektua azaltzen. Uztaila eta Abuztuan zehar euskal kultura bizirik egonen da Louisbourgeko Gotorlekua Historiagune Nazionalean.
Mirari eta Amets. Argazkia © eitb.