LOUISBOURGERAKO GURE JANTZIAK

%user(r)en irudia

LOUISBOURGERAKO GURE JANTZIAK

MIARRITZEKO MARITZULI KONPAINIAK EGINDAKO JANTZIAK

Claude Iruretagoyena eta Jon Olazcuaga (Maritzuli Konpainia) dantzari, koreografo, ikertzaile, diseinatzaile eta jostun dira. Ane Albisuri esker ezagutu genituen Claude eta Jon, Anek zuzendu gintuen haiengana, izan ere, Ane euskal jantzien aditu bat da. 

Garaiko jantziak jantzi genituen lehenengo egunean, jendea liruratuta geratu zen jantzien edertasunekin eta diseinu aberatsarekin. Gu, noski, oso harro geunden.

Diseinuak © Claude Iruretagoyena - Jon Olazcuaga. Maritzuli Konpainia.

                       

Amets.                                                                 Mirari.                                                                 Amets.                                                                 Mirari.                                              

Claudek, gainera, Parks Canadako kideei deskribapen gehigarria bidali zien, jantziei dagokionez edozein azalpenen ekarpena egiteko asmoarekin. Izan ere, zehaztasun eta zorroztasun handiarekin egindako jantziak dira, Baionako eta Lapurdiko itsasertzeko zonaldean garaiko liburu eta ilustrazioetako testuetan oinarritu ziren informazioa lortzeko.

Argi dago jantzi hauek argi uzten dutela gure identitatea. Eta zehaztasunez dakigu bisitariekin izan dugun esperientziagatik. Ziurrenik, ez daude hainbeste pertsonengatik preziatuak izan diren euskal jantzirik, Desroches etxetik zehazki milaka pertsona igarotzen baitira.