JAUZARREA Washingtonera, bertako Smithsonian Institution erakundeak gonbidatua

%user(r)en irudia
Extensión de los hielos en el Atlántico Norte durante el Último Máximo Glacial. © Jauzarrea.

Jauzarreak Smithsonian Institution erakundearen gonbidapena jaso du, Folk Life Festival ekimenean parte hartzera, Washingtonen, heldu den uztailaren 4tik 11ra. Erakunde horrek antolatzen du, eta 2016 honetan, gaia euskaldunak izanen dira.

Izan ere, Antropologia eta Peleoindio Sailaren arduradunek JAUZARREAREN bi programaren nondik norakoak azaldu nahi dituzte erakundearen baitan: hots, ATLANTIAR eta OREINA URKIAN KANATA, eta lehen eskutik aditzera eman nahi dute zer-nolako inplikazioak dituzten komunitate zientifikoan, eta halaber, zer eragin eta ondorio dituen erakundeen arteko elkarrekintzak. Izan ere, proiektu batzuk daude abian AEBko, Kanadako eta Erresuma Batuko erakunde batzuekin elkarlanean.

Bi programek Euskaldunen eta Ipar Amerikako ipar-ekialdeko Lehen Nazioen arteko kultur lotura sustatuko dute, batzuen eta besteen identitatea ahalik eta ikusgarrien egiteko, eta era berean, nazioarteko erakundeen babesean, haien kulturak aintzat hartzea eta errespetatzea lortzeko.

Halaber, behar diren funts dokumentalak eta grafikoak izanen ditugu eskura, "Across Atlantic Ice" liburua argitaratzeko, egileetako batek lagundurik, gainera. Dennis Stanford da, Antropologia eta Paleoindio Sailekoa.

Liburuan Solutrear Irtenbidearen teoria dago azalduta, erran nahi baita, Amerika Bizkaiko Golkoko Euskal Aterpetik abiatuta jendeztatu zela duela 20.000 urte, Azken Glaziazio Maximoan. Liburua JAUZARREAk argitaratuko du euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez mundu osorako. Aipatu behar da liburuari "Smithsonian research award Secretary's Research Prize" saria eman diotela 2016an, arras harrera ona eman baitzaio AEBko eskola esparruan. Gaur egun, arkeologia-indusketa berria egiten ari da Marylanden, 21.000tik 19.000 urtera bitarteko maila estratigrafikoan, Solutre aldiko materialak ikertzeko. Indusketak hipotesiaren errekonozimendua bultzatzeko balioko du, hots, duela 20.000 urte, giza taldeak iritsi zirela itsasertz horretara, Bizkaiko Golkoko Euskal Aterpetik abiatuta.