UNAMA'KI COLLEGE–ESKOLA ERRESIDENTZIALEN INGURUKO PROIEKTUA

%user(r)en irudia

UNAMA'KI COLLEGE–ESKOLA ERRESIDENTZIALEN INGURUKO PROIEKTUA

Astelehenean lehen lan bilera izan nuen Stephen Augustinekin, nire kurtsoko zuzendariarekin. Bilera hartan eskola erresidentzialen inguruan landuko ditudan gaiei buruz mintzatu ginen, sarrera gisa. Irakurri ditudan liburuetatik ondorioztatu dudan zenbait gauza baieztatzeko parada izan nuen. Hauek dira liburuak:Isabelle Knockwood-en Out of the Depths eta The Truth and Reconciliation Commission of Canada-ren The Survivors Speak. Guretako oso ezaguna ez bada ere, haurrak bortxaz ziren eramanak eskola hauetara non, abusu emozional eta psikologikoez gain, fisiko eta sexualak ere jasaten zituzten. Eta horregatik, uste dut, hau dena Kanadatik kanpo ere, Europan, jakinarazi beharko litzatekeela, ingeles eta frantses koroak izan baitziren lur hauen jabe egin eta bertakoei, euren kultura gutxietsiz, hori dena pasarazi zietenak.

Memoriala Wagmatcook First Nation-en. Unama'ki. Argazkia © Ondartxo Arbilla.

IONA / BAILE NAN GÀIDHEAL / HIGHLAND VILLAGE
Uztailaren 16an Highland Village bisitatu genuen Iona-n, Cape Breton irlan eta Eskozia Berriko gainontzeko lekuetan eskoziarrek zuten papera erakusten duen leku tematikoa. Gotorlekuarekiko kontraste interesgarria izan zen, ez baita garai bakar batean zentratzen. Ionan eskoziarrek heldu zirenetik (XVIII. medea) 1920. urtera arte izan zuten papera ikus daiteke, hau da, gaelikoaren erabileraren gainbehera hasten den arte.

Highland-Village. Argazkia © Marta Vazquez.