
ANTOLATZAILEA:
LAGUNTZAILEA:
MINTZALDIA
SAN TELMO MUSEOA AUDITORIUMA
2016ko URRIAren 19a · 19:00
Sarrera librea · euskara · gaztelaniaz
MESEDEZ ESAN ETORRIKO ZAREN: jauzarrea@gmail.com
ITSASPEKO ARKEOLOGIA
ETA EUSKAL ITSASONTZI ARKITEKTURA
EUSKALDUNAK ETA KANATA
Maria M. Intxaustegi
Urpeko arkeologoa da. Donostiarra hau jaio zenetik itsasoarekin maiteminduta egon da eta bere ikerketak Mediterraneoan, Baltikoan eta Estatu Batuetako Ekialdeko kostaldean igaro dira batez ere.
Bere espezialitatea Aro Berriko itsas-eraikuntza da, EHU-ko Erdi Aroaren, Aro Berriaren eta Amerikaren departamenduko kidea da eta bere doktoregotza XVIIIgarren mendeko Habanaren ontziolari buruz dijoa. INSUB elkarteko arkeologi buru da eta bere azken ikerkuntza “Cortes de Cádiz” sari internazionala irabazi zuen.
Garai batean euskadiko kostaldeko herriak eta beraien ekonomia Atlantiar itsasoaren menpe ziren nahiz
eta gaur gure hiriek geroz eta gutxiago berigatu itsasaldera.
Hamar bat ontziola zeuden gure kostaldean, gizonek ia bizitza osoa igarotzen zuten itsaoan
eta emakumeak merkataritzan eta ekonomian trebatzen ziren.
Orain dela 500 urte, Aro Berrian, gizarteko aurreratze nabarmenenak objetu berezi batean irudikatzen zen: Itsasontzian.
Objetu honek Terranobara eramaten zituen marinelak Atlantiar itsas harroaren zehar.
Pasaira edo Bilbora ekartzen zituen Indietako esklabuak.
Merkaritza zabaltzen zuen objetua Kanadako indigena eta euskaldunen artean, beraien kulturak nahasten...
Euskal galeoiak ospetsuak ziren.
Garai horietako dokumentuak esaten dute oso ondo eraikita zeudela eta primeran navigatzen zutela iparraldeko itsasoetatik.
Esaten omen da, 1588ko Itsas Armada Garaiezinaren desastrearen ondoren,
bueltatu ziren ontzi bakarrak euskal herrian eraikitakoak izan zirela.
Hala ere, Nola froga daitezke zientifikoki bueltaka egon diren euskal ontziolen teoriak?
Egia al da munduko edozein tokira iristen zirela ontzi horiek?
Urpeko arkeologiari esker saiatzen hari da galdera horiei erantzuten.
Hitzaldi honetan Aro Berriko euskal ontzigintza aztertuko dugu, bereziki bere eboluzioa eta garrantzia.
Horrez gain, konparaketa sakon bat egingo da itsas tratatuen eta aurkitutako itsasontzien artean ikusteko
ea idatzitako dokumentuek eta arkeologoek aurkitutako frogek bat etortzen diren.
OREINA URKIAN KANATA
JAUZARREAk bultzatu eta antolatzen du OREINA URKIAN KANATA programa; proiektu multidiziplinar honen helburua
euskaldunek Ipar Amerikako ipar-ekialdeko Lehen Nazioekin izandako harremanak jendartean zabaldu eta ezagutaraztea da;
nazio horiek ipar-ekialdeko basoen eremu geografikoan daude: mendebaldetik ekialdera, Aintzira Handien eskualdetik
San Lorenzo ibaiaren estuarioraino bere hedadura guztian, eta iparretik hegora, artikotik Labrador eta Ungava badiaren iparraldetik
Amerikako Estatu Batuetako New England-eko egungo estatuetaraino.
Programa honek KANATA lurraldearen historiaren ikuspegia ematen du Ipar Atlantikoko bi aldeetako indigenen ikuspegitik:
Ipar Amerikako ipar-ekialdeko Lehen Nazioak eta Europako Itsasertz Atlantikoko Lehen Euskal Nazioa.
Alde batetik, berauen azken 700 urteko harremanen historia eguneratzea.
Bestetik, duela 20.000 urte inguru eskualde hartan izandako populatze goiztiarra argitzea.
Bi alderdiak lan bateratu batean aurkeztuko dira: liburu gisa zabalkunderako, eta corpus multidiziplinar gisa,
erabilera libreko datu-base batean integratuta. 70 espezialista (antropologoak, arkeologoak, genetistak, biologoak, fisikoak,
klimatologoak, historialariak, idazleak, folkloristak, ahozko transmititzaileak, buruzagi tradizionalak, hizkuntzalariak,
artista plastikoak, lanbide tradizionaletan adituak…) ari dira lanean informazioa prest izateko 2018an.