JANTZI ETA DANTZEN AZKEN FROGA UNAMA´KI ETA LOUISBOURGERA BIDAIATU AINTZIN
Ekainaren 18an proiektuarekin zerikusia dugun jende andana bildu ginen. Han ziren ere Stephen Augustine, Mi´kmaq oinordetza bidezko Buruzagia, eta Marta Vázquez, aurten Kanadara joanen diren nesketako baten tutorea, euskal kultur programa honen barnean UNAMA´KI komunitateengan Eskola Egoiliarrek izan duten inpaktuari buruzko antropologia lan bat egin behar duen ikaslearena, hain zuzen ere.
Maritzuli Konpainiako kide diren Calude eta Jonek harritzen gaituzte -behin eta berriz harritzen ere- beroki gisa prestatu dituzten txaketekin, bietako bakoitzaren jantzien bururatze gisa.
Ostiralez hasi eta larunbatez Sydneyra heltzeko egitekoa duten bidaiaren ondoren, beraiek dira, bakoitza bere esparruan, PARKS CANADA eta CBU (Cape Breton University) erakundeekin abiatu dugun lanaren karga eramanen dutenak.
Ezkerretik eskuinera, Amets Aranguren, Claude Iruretagoiena eta Mirari Loiarte.
Amets Aranguren bere txaketa berriarekin. Mirari Loiarte txaketa eta beste gisa batetako buruko zapiarekin.
Bihar Mirari eta Amets Euskadi Irratian elkarrizketatu behar dituzte. Sarbidea jaso bezain laster eskuragai jarriko dugu.
Hemendik aurrera BOLG honetan hiru ikasleen lankidetza lanak usu ikusi ahal izatea espero dugu.