PARADIGMA BERRI BAT HIZKUNTZA ZELTEN JATORRIAZ

PARADIGMA BERRI BAT HIZKUNTZA ZELTEN JATORRIAZ

Azkenaldiko arkeologia-lanak hizkuntza zeltikoen jatorriari buruz gure pentsaera aldatu duen moduetako bat hau izan da: guk jarraitutasun luze bat ikus dezakegula arkeologia-kulturan. Honek ziur asko jarraitutasun luze bat inplikatuko luke, gutxienez hizkuntzan ere bai, Europa mendebaldeko eskualde atlantikoetan. Hori erromatar-aurreko Burdin Aroraino doa, jendea jabetzen zenean hizkuntza zeltikoak zabalduak zirela Europa Mendebaldera, Britainia Handi, Irlanda, Bretainia eta mendebaldeko Iberiar penintsulara. Baina lehenagoko garaietara ere iristen da, Brontze Aroraino; ikus dezakegu kultura-jarraitutasun hau garai megalitikoraino luzatzen dela eta eskualde atlantikoaren ezaugarri diren cromlech edo menhir handien garairaino. Beraz, honek atzerantz garamatza, han –leku horietan– indoeuroparrak ez ziren hizkuntzak zeltera bihurtu zen hizkuntza indoeuroparrarekin ukipenean zeudela uste den garairaino. Beraz, zelteraren eta euskararen arteko ukipenaren historia berridaztea esan nahi du honek. Beti jakin izan dugu ukipena izan zela zelteraren eta euskararen artean, baina orain badirudi are lehenagoko kontua dela, K.a. 1000 baino lehenagokoa, Brontze Arokoa edota lehenagokoa ere bai. Hortaz, uste dut zer ikasi asko dugula elkarrengandik eskualde honetan, Europako eskualde atlantikoetan, izandako kultura-jarraitutasun luzeko prozesu hau aztertzean. Eta uste dut denborarekin beste era bateko historiaurrea idatziko dugula, eta horrek eragina izango duela zelteraren jatorriaren eta euskal eskualdearen eta euskararen azterketan. Ni Galeseko Unibertsitateko Ikasketa Gales eta Zeltiko Aurreratuen Zentroaren ordezkari gisa nago hemen (azken esaldi hau galeseraz errepikatzen du). John Koch naiz eta Jauzarreak babesturiko Atlantiar biltzarrean parte hartzen ari naiz. Gozatzen ari naiz eta beste aditu batzuekiko truketik onura ateratzen, horien azkenaldiko ikerketa bere emaitzak ematen ari baita eta inplikazioak baititu kultura-historiarentzat euskal eskualde honen aldi guztietan.(2’ 56”)